Kontaktua
Eragozpen Fiskalaren bulegoa:
Erletxea
Kale Nagusia 5. IRUN
Ordutegia: Astelehenak 17:00-19:00
desobedientziafiskala@erletxea.org
Eragozpen Fiskalaren bulegoa:
Erletxea
Kale Nagusia 5. IRUN
Ordutegia: Astelehenak 17:00-19:00
desobedientziafiskala@erletxea.org
¿Zer da Eragozpen Fiskala?
Eragozpen fiskala egitea zera da: errenta-aitorpena egiterakoan (PFEZ), estatuarekin ekonomikoki kolaboratzeari uko egitea, bidegabeak edota kaltegarriak iruditzen zaizkigun diru-partiden finantzazioarekin (egitura militarrarekin, bankuen erreskateekin edo Abiadura Handiko Trenaren moduko makro-azpiegiturekin, beste askoren artean) kolaboratzeari uko egitea, hain zuzen ere.
Tokian-tokiko autogestiotzat norberaren bizitzaren kontrola izatea ulertzen dugu, gure herri zein auzoak oinarritik antolaturiko proiektu sozial egonkorren garapena ahalbidetzen duten azpiegiturez hornitzeko. Boterea berreskuratzeak, gertutasunetik autogestionaturiko ekimen integralak sortzean datza. Egitasmo hauen bidez, bizilagunok elkartasuna berreskuratu eta komunitatea birsortzen dugu gure bizitzaren oinarrizko arazo pertsonal zein kolektiboak gainditzeko.
Ogasun publikorako eskutitz eredua
Ogasun publikoko ordezkari agurgarria,
Zergen ordainketaren bidez Estatuko gastuak ordaintzen laguntzen dut, inposaturiko aurrekontu batzuetan azaltzen direnak: guztion artean jartzen dugun dirua gutxi batzuek kudeatzen dute.
Zergabideako programa Gipuzkoako Foru Aldundiko ataritik instalatuko dugu, horretarako ondorengo esteka sakatu, "Run" botoiari eman eta instalazioarekin aurrera pausoak emango ditugu:
http://www.gipuzkoa.net/ZergaBidea/instaladorZergaBideaE.html
Dena ondo badoa bukaeran Zergabidea zure sisteman instalaturik eta erabilgarri izango duzu.
Arazoren bat baduzu ondorengo atala irakurtzen jarraitu...