Zergabidea Ubuntun erabiltzeko

Zergabidea instalatzeko argibideak

 

Zergabideako programa Gipuzkoako Foru Aldundiko ataritik instalatuko dugu, horretarako ondorengo esteka sakatu, "Run" botoiari eman eta instalazioarekin aurrera pausoak emango ditugu:

http://www.gipuzkoa.net/ZergaBidea/instaladorZergaBideaE.html

Dena ondo badoa bukaeran Zergabidea zure sisteman instalaturik eta erabilgarri izango duzu. 

Arazoren bat baduzu ondorengo atala irakurtzen jarraitu...

 

Instalatzaileak huts egiten badu...

 

Arazo ezberdinak izan ditzakezu, baina ohikoena Java makina birtuala ez eguneratua edota instalatua izateagatik dator, horregatik zure sistema eragilea software askeko Ubuntu edo Debianekin bateragarria den Linux banaketa bada, jarraitu ondorengo urratsak arazoa kopontzen saiatzeko:

    • Ireki Terminal saio bat, bi modu: modu azkarra: CTRL+ALT+T tekla sakatuz, beste bidea: hasierako menuan Aplikazioak - Gehigarriak - Terminala
    • Behin terminalean barruan (pantaila beltza), ondorengo komandoak exekutatu hurrenez hurren:
      • sudo add-apt-repository ppa:webupd8team/java
      • sudo apt-get update
      • sudo apt-get install oracle-java7-installer
      • java -version

Ohar batzuk: lehenengo komandoak pasahitza eskatuko dizu (sudo komandoarengatik), galderei baietz erantzun eta dena ondo joan bada, azkeneko komandoarekin zure sisteman instalatu berri duzun Java bertsioa azalduko dizu

Prest zaude Zergabidea instalatzeko:

Bukatzerakoan hasierako menuan "ZergaBidea" aplikazioa bila dezakezu exekutatzeko.

etiquetas: