Proiektuak

Tokian-tokiko autogestiotzat norberaren bizitzaren kontrola izatea ulertzen dugu, gure herri zein auzoak oinarritik antolaturiko proiektu sozial egonkorren garapena ahalbidetzen duten azpiegiturez hornitzeko. Boterea berreskuratzeak, gertutasunetik autogestionaturiko ekimen integralak sortzean datza. Egitasmo hauen bidez, bizilagunok elkartasuna berreskuratu eta komunitatea birsortzen dugu gure bizitzaren oinarrizko arazo pertsonal zein kolektiboak gainditzeko.

Objekzio fiskalaren kanpaina honekin errenta aitorpenetan objektaturiko dirua proiektu sozialetara bideratu nahi dugu. Horretarako hainbat proiektu ezberdin proposatzen dizkizuegu. Dena den zure pentsamoldearekin bat egiten duen edozein egitasmori eman diezaiokezu dirua. 

Euskal Herriko kolektibo eta ekimen autogestionatuak biltzeko helburua dugu, gero ere, desobedientzia ekonomikoaren bitartez autogestio fiskalaren baliabideak haietara bideratu ahal izateko. (Kontaktua: desobedientziafiskala@erletxea.org)

 

OSASUNAREN TOKIA

Emozio eta elikaduraren kudeaketa kontzientea izan nahi duten pertsonen eta taldeentzako osasun etxea. Libre eta autogestionatua.

Urdirotz (Nafarroa) | Posta elektronikoa: osasunarentokia@gmail.com

Kontu zenbakia: 3035 0229 31 2290033298 | Kontzeptua: osasunarentokia - objekzio fiskala 

 

ANGULABERRIA.INFO

Bertako informazio eta komunikazio proiektu autogestionatua.

Irun, Bidasoa, Euskal Herria | Posta elektronikoa:  angula@angulaberria.info | Web: http://www.angulaberria.info

Kontu zenbakia:  3035 0229 31 2290033298 Kontzeptua: angulaberria - objekzio fiskala 

 

LAKAXITA GAZTETXEA

Lakaxita gaztetxea, Irunen orain dela 9 urte etxe baten okupazioaren bitartez sortu zen gune bat da, non autogestioa oinarritzat hartuta hainbat ekimen kultural, sozial, kritiko eta aldarrikatzaile egiten dira. Urte hauetan zehar hainbat txarla, mahainguru, antzerki, kontzertu, etabar egin dira hainbat aldarrikapen naiz burutazio jorratuz. Horretaz aparte, gure herriko eragile desberdinen elkargunea bilakatu da, bakoitzaren asanblada naiz taller edo denadalakoa aurrera ateratzeko erabili dutena. 

Irun, Bidasoa, Euskal Herria | Posta elektronikoa:  lakaxita@gmail.com | Web: www.lakaxita.org

Kontu zenbakia:  3035 0229 31 2290033298 | Kontzeptua: lakaxita - objekzio fiskala   

 

HERRI KOOPERATIBA

Sistema kapitalistak imposaturiko menperatze egiturak gainditu eta elkarlaguntzan eta auto-antolaketan oinarritutako gizarte berria eraikitzeko herritik sorturiko egitasmoa.

Euskal Herria | Posta elektronikoa:  info@herrikooperatiba.org | Web: www.herrikooperatiba.org

Cif: F71118657 / Kontu zenbakia:   3035 0229 31 2290033298 Kontzeptua: herrikooperatiba - objekzio fiskala

 

BURUJABETECH KOOPERATIBA

Herri mugimenduentzako web orriak eta tresnak garatzen dituen informatikarien kooperatiba.

Iruñea y Donostia | Posta elektronikoa:  info@burujabetech.net | Web: http://www.burujabetech.net 

Kontu zenbakia:  3035 0229 31 2290033298  Kontzeptua: burujabetech - objekzio fiskala

 

ALDATSA BARATZA

Aldatsa Baratza, barazki ekologikoak ekoizten dituen baratza kooperdatiba da. Sortzen diren produktuak baratzako kideen artean banatzen dira, ez dira saltzen. Baratzako kide guztiak modu baten edo besten, baratzako egin beharretan parte hartzen degu, ez gera kontsumitzaileak soilik. Azkenik esan, barazki ekologikoak bultzatzeko hainbat ekimen pres ditugula, bai gazteekin bai helduekin. 

Irun, Bidasoa, Euskal Herria | Posta elektronikoa:  aldatsa@riseup.net | Web: aldatsa@riseup.net

Kontu zenbakia:  3035 0229 31 2290033298 | Kontzeptua: aldatsa - objekzio fiskala


ERLETXEA

Eskubide sozialen eta agitazio bulegoa, eragile sozial desberdinek kudeaturikoa. Informazio, aholkatze eta topaketarako gunea da. Objekzio fiskalaren bulegoa ere bertan dago.

Irun, Bidasoa, Euskal Herria | Posta elektronikoa:  info@erletxea.org | Web: www.erletxea.org

Kontu zenbakia:  3035 0229 31 2290033298 | Kontzeptua: erletxea - objekzio fiskala


XIXARE BARATZA TALDEA

Baratza kultura hedatzen duen elkarte bat gara, eta baratzean auzolanean ikasten dugu. Barazkiak eta ardurak gure artean banatu, eta gastuak denon artean ordaintzen ditugu. Astero kideen artean 44 saski banatzen ditugu, eta ordainean 30€-ko kuota jartzen dugu hilero. Baratzaren zaintza bermatzeko eta kudeaketan laguntzeko, lanaldi erdiko bi langile ditugu. Gure helburuak: elikaduraren burujabetza, garaian-garaiko bertako barazki ekologikoak, lan-baldintza duinak, batzar eta elkarlan bidezko autogestioa, kideen arteko harremanak zaintzea, euskararen erabilpena bermatzea, lurra laborantzarako aldarrikatzea, parte-hartze ireki eta elkartzailea, beste taldeekin saretzea.

Hondarribia, Bidasoa, Euskal Herria | Posta elektronikoa:  xixarebaratza@gmail.com | Web: http://gurewiki.net/Xixare

Kontu zenbakia:   3035 0229 31 2290033298  Kontzeptua: xixare - objekzio fiskala

 


etiquetas: