Berriak

Larunbata, 01 Iraila 2018

Martindozenean agertutako pintada arrazistak direla eta, udalari eskatzen diote egilea nor izan den iker dezala eta eraso arrazista honen aurrean neurri egokiak aplika ditzala.

Martindozenea migratzaileentzako harrera-aterpe moduan irekitzea guztiz positiboa dela uste dugu, bitarteko egokiena dela iruditzen zaigu eta hala adierazi dugu hasieratik.

Asteartea, 28 Abuztua 2018

Reunión Irungo Harrera Sarea/Red Apoyo de IrunTrantsitoan dauden pertsonak lagundu ahal izateko eta informazio teknikoa ezagutzeko, ezinbestekoa da Irungo Udalarekin komunikazio zuzena eta erraza.

Asteartea, 07 Abuztua 2018

Rueda prensaangulaberria.info.- Berehala ikusi genuen Irungo tren geltoki inguruan migratzaileak zeudela, ez zutela oinarrizkoa, zerbait egin beharra zegoela. Udalari jakinarazi eta ez zuen ezer egin, erantzunik ez. BIDASOKO SOS ARRAZAKERIAren deiari erantzunez, ahoz aho, taldean mugitzen hasi eta udaletxeko arkupean gosaria antolatu genuen. Ondoren, Lakaxitak egoitza eskaini eta hantxe ibili gara hainbat irundar eta elkarte solidario bazkariak eta afariak ematen, egunean 30 bat pertsona etortzen dira bazkaltzera.

Astelehena, 13 Ekaina 2016

IMG_4533.JPGEkainak 20 Errefuxiatuen Nazioarteko eguna. Igandea 19 Elkarteratzea- Manifa Donostian eta bizikleta martxak

Datorren ekainaren 19 13:00etan Gipuzkoako Harreraren Aldeko Plataformak elkarretaratzea-manifestazioa deitu du Donostian errefuxiatuekin elkartasuna erakusteko.

Egun hori hautatu dugu, Ekainaren 20 Asilo eta Babesaren Nazioarteko eguna delako eta gerra dagoen edo eskubideak urratzen diren herrialdeetatik ihes egin beharra duten pertsonen eskubideak aldarrikatu nahi ditugulako.

Asteartea, 11 Azaroa 2014

KORAPILATUZ_LOGOBidasoaldeko bitartekotzarako erakundeen eta profesionalak espazio irekia

KORAPILATUZ elkarlanerako espazio ireki bat da, gizarte-bitartekotza lantzen duten organizazio  eta profesionalen arteko lankidetza gunea, behar sozialak denon artean identifikatu eta  aurrerapen soziala xede duten ekintza esanguratsuak garatuko diren lekua.

Astelehena, 12 Maiatza 2014

argazkiaoarsobidasoa.hitza.info. Rebeka Parras.- Lau hilabete igaro dira dagoeneko Erletxeak ateak ireki zituenetik, Kale Nagusiaren 5. zenbakian. Gizarte larrialdietarako laguntzen eta prestazioen inguruko informazioa ematen dute astelehenero bertan parte hartzen duten boluntarioek. Orain, lehen ondorioak kaleratu dituzte taldeko kideek, eta gehienak «negatiboak» direla onartu dute.

Ostirala, 07 Martxoa 2014

argazkiagipuzkoa.hitza.info.- Muturreko egoera batean dagoenak baino ez daki buru barrutik zer pasatzen zaion. Nora joan, norekin hitz egin, nori eskatu, zer eskatu? Galdera horiek argitzen laguntzeko abian da Erletxea, Bidasoko gizarte mugimenduetako boluntarioek Irungo Kale Nagusian ireki duten informazio gunea. Urtarrilaren 20an abiatu zuten, astelehen goizero han izaten dira, eta, dagoeneko, 40 pertsonari baino gehiagori lagundu diete.

Krisiarekin estu eta larri dauden familiak ugaritu egin dira, eta erakundeek ahalegin handiak egiten dituzte zeregin horretarako baliatzen dituzten aurrekontuak ez murrizteko. Baina urtetik urtera zailtzen dira onuradun izateko irizpideak, eta, askotan, erakundeetara laguntza eske jotzen duena haietara joandakoan baino zalantza gehiagorekin ateratzen da gizarte zerbitzuetatik.

Astelehena, 20 Urtarrila 2014

argaskia

Urtarrilak 20 dituen honetatik aurrera, astelehenero 11:30etatik 13:00tara, bulego hau irekirik egongo da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen prestazioen berri emateko helburuarekin: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta Udalak zuzenean kudeaturikoak bezelako Pentsio Osagarrien inguruan informatzeko (hala nola Gizarte Larrialdietarako Laguntza eta Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza).

Informazio ezagatik edota informazio ez-osoa dela eta zenbait pertsona eskubide diren gizarte laguntzarik gabe uzten delaren egiaztapena izan da bulego hau irekitzera bultzatu gaituen arrazoietariko bat. Beste arrazoi bat eskubide sozialen aldeko borroka da. Horrela banakakoa, baldintzarik gabekoa eta unibertsala den Parekoen Oinarrizko Errentaren alde lan egitea da gure asmoa. Baita laguntza hauek arautzen dituzten lege horien hausteak eragin dezakeen salaketa soziala zein bidegabeak izateagatik lege hauen salaketa bera ere.

Orriak