Aldi baterako Jardueren ordenantza

Erletxeatik Aldi baterako Jardueren Ordenantzari eta Irungo udal-gobernuak aukeraturiko parte-hartze bideari buruzko gure iritzia adierazi nahi dugu. 

Ordenantza hirian edozein jarduera mota egiteko beharrezko baimenen kudeaketa hobetu eta bizkortzetik urrun dagoela deritzogu. Kalea pertsonen zein jarduera kultural, jai-giroko, edota sozialen arteko elkarbizitza espaziotzat ulertzen dugu, sorkuntza, aniztasun, espresio eta harreman sozial zein taldekoek hiriaren bizitza aberasten dutelarik. Aurkezturiko ordenantzak jardueren murrizketarako bidea irekitzen duela pentsatzen dugu, eta berauek aurrera egiteko beharrezko baimenak lortzea zailtzen duela (baimenak gutxienez 15 egun lehenago eskatu behar izatea, udalak erabakitzea zein jarduerek duten herri-interesa, isilune administratiboaren efektu gaitzeslea, jardueraren gaitzespenari helegitea aurkezteko prozesurik ez mahaigaineratzea, besteak beste). 

Aurretik aipaturiko arrazoiez gain, ordenantzaren edukiari dagozkienak, batez ere udal gobernuak aukeraturiko parte-hartze-bideak kezkatzen gaitu gehien, eta berau aurkezteko uztaila aukeratu izanak, hori baita elkartze-mugimendu gehienek urteko beste hilabeteekin alderatuz ekintza eskasagoa duten unea.