Gizarte laguntzak

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

 

Gizarte laguntzak, gure eskubidea

Lana eta baliabiderik gabe, zer egin?

Zer gertatzen da lanik gabe geratzen bagara? Eta langabezia dirulaguntza amaitzerakoan, zer? Zer egin dezaket? Nora joan naiteke? Ze eskubide dauzkat? 

Galdera guzti hauek erantzutea instituzioen bete beharra da, Udaletxearena batez ere, informazio kanpainak bultzatuz. Baina isiltasunaren politika da nagusi edo erdizkako informazio interesatua helarazten dute. Hemen galdera hauei erantzuna ematen saiatuko gara.

Langabeziagatiko diru-laguntzak behin amaituta, gizarte laguntzak jasotzeko eskubidea daukagu. Jaso ahal direnen artean hiru ekarri ditugu: Diru Sarrerak bermatzeko Errenta (DBE), Etxebizitzako gastuetarako prestazio osagarria (EPO), eta Gizarte Larrialdietako Laguntza. Garratzitsuenak direla uste dugulako.

dbeepo

loegll