pobrezia +, langabezia +, borroka + Maiatzaren lehenengo honetan kaleak hartuko ditugu. Herri Ziztadak Sistemaren aurka

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

Kartela

Pasa den martxoaren 15ean egin bezala, maiatzaren lehenengo honetan ere kalera aterako gara. Horren data nabarmenean ezin etxean geratu. Arrazoiak soberan ditugu eta. Irunen 5000 pertsona baina gehiago daude langabezian, EAE eta Gipuzkoakoa baina dexente handiagoa den batazbestekoa eta %20 ingurura iristen dena. 900 familia baina gehiago dira Larrialdietako Laguntzei esker bizi direnak. Hamaika euren etxeetatik kaletaturiko familiak. Gure herrikideen artean pobrezia, marjinazio eta bazterketa jasaten dutenen tasa handiagoa da egunez egun. Lan arloan, pentsioetan, hezkuntzan, osasungintzan... konponbidea murrizketak diren bitartean, bankuei diru gehiago, obra faraoniko gehiago eta plan errealen falta zein lanpostu duinak sortzeko baliabide publikoen inbertsio txikiagoa ematen da. Hau horrela, geroz eta handiagoa da kaleak hartu eta bidegabeko politika hauei aurre egin eta borrokatzeko beharra. Ez da krisia, kapitalismoa da! 

Zuzenbidezko Estatu sozial eta demokratikoa. Horrelakoa da bizi garen Estatua Konstituzio espainiar sakrosantuaren arabera, baina Irun eta Euskal herri osoko jendarteak bestelako pertzepzio bat dauka, langabezian, murrizketetan, desjabetzetan, mixerian eta jasotako jipoietan oinarritutakoa. 

5567 irundarrentzat lana ez da eskubide bat, egunetik egunera urrutiago dagoen amets bat baizik. Irunek herriko enpresa esanguratsuenen itsiera ezagutu du, hots,porcelanas bidasoa, Elgorriaga, Montero, Cycobask, Egoki... honekin batera irungo ikurra ziren aduanen  desagertzea ere pairatu du... azkenean eta laburbiltzeko Irundarrok ezagutu genuen herri industrial eta aduaneroa historiara pasatu da. Egoera honen aurrean zeintzuk izan dira  Irundarron lan eskubidea bermatzeko hartutako neurriak? 

Eta lan eskubidearen urraketa ez da eskubideetan eman den atzerapausu bakarra, lan merkatutik at gelditzen diren pertsonen bizibaldintza duinak bermatzeko laguntza sozialetan ere murrizketak dira nagusi, honek dakarren gizarte bazterketarekin. Lan merkatutik kanpora, laguntza sozialik gabe, geroz ta irundar gehiagok Cáritasen laguntza jasotzen du soilik, erakunde honek bete behar ez duen papera betetzea bortxaraziz. Irungo Herritarrak "hiritarrak" diren einean erakundeen babespean daude eta hauei dagokie eta berauen erantzunkizuna da Irungo herritar orok duintasunezko bizi baldintza minimoak edukitzea. 

Egoera honen aurrean, pobrezia eta bazterketa sozialaren arriskua eguneroko ogi dira gure herriko pertsona askorentzat, laguntza sozialen kudeaketa eraginkorra ezinbestekoa izanik egoera hauek betikotu ez daitezen, baita Lanbideko eta zerbitzu sozialetako bulegoetan tratu duina jasotzea ere. Errealitatea aldiz komunikabideek ematen dizkiguten berrien zeharo desberdina da, lehen pertsonan bizi eta ikusten baitugu Lanbidek nola gogortzen dituen laguntza sozialak jaso ahal izateko baldintzak, berauen kopurua jeitsiz gainera. 

Eta lan munduan emandako murrizketak? Estatuko klase politikoaren eta patronalaren batasunak inoiz ezagutu den erasoaldirik bortitzena suposatu du langile klasearen eskubideentzat. Lan sistemaren erreforma, pentsioen erreforma, negoziazio kolektiboaren erreforma... denak norabide berdinean doaz eta helburu amankomun batekin: Langile klasea babesik gabe uztea, genero bazterketa betikotu eta horrela helburu nagusia lortzeko ,patronalari nahi duena egiten utziz. 

Irakaskuntzan eta osasungintzan emandako murrizketek ongizatearen aurkako erasoa borobiltzen dute, izanere ongizatea bermatua daukan gizarte bat ez baita errentagarria kapitalaren pilaketa soil bat bilatzen duen inorentzat. 

Guzti honengatik, maiatzaren lehenengo honetan, behean sinatzen dugun sindikatu, erakunde eta eragile sozialek inposaketa hauek onartzeko prest eza gaudela adierazi nahi dugu, hau EZ dela dagoena, baizik eta egotea nahi dutena. 

Irunen lan eta bizi nahi duen pertsona ororen bizibaldintza duinen alde borrokatzeko konpromezua hartzen dugu. Honekin batera Irungo jendarteari dei egiten diogu etsipenean ez erortzeko eta injustizien aurrean borroka egiteko. Guztion artean lortuko dugu! 

Datorren maiatzaren 30eko greba orokorra prestatzeko deia zabaldu nahi dugu. Martxoaren 15ean hasi ginen eta maiatzaren lehenengo honetan berriz ere hartuko dugu, maiatzaren 30ean jarraituz. 

19:30h: Pio XII Plazatik Moskura Manifestasioa. 

GORA MAIATZAREN LEHENA!!! GORA IRUNGO HERRI LANGILEA!!!

Etiketak: