Manifestaldia ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora!
Bihar, larunbata 11, 21:00etan jokatuko den areto-futboleko Errege Koparen finala dela eta, Herri Ziztadak ekimenetik, monarkia espainiarra bezalako inposaturiko instituzio zaharkitu eta bizkarroiari gure haserrea, ezinegona eta ukazioa erakusteko irundar guztiak deitzen ditugu. Monarkiaren ukazioak batzen gaitu, eta horregatik, sentsibilitate eta argudio desberdineko pertsona guztiak larunbaterako deitu dugun manifestaziora gonbidatzen ditugu, gurekin batera gutxiespen hori agerian jartzeko. Manifestazioa Urdanibia Plazatik (Mosku) irtengo da Artalekurantz, ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora! lemapean.