Erletxea

Euskara

STOP Bidasoa Kaleratzeak eta Erletxea "Pobrezia deuseztatuko duen DSBE baten alde" manifestua sinatu du

Momento de la persentaciónangulaberria.info.- Atzo, Bilbon, dozenaka eragile sozial, sindikal eta hirugarren sektoretik aurkeztu zen manifestua, "Pobrezia deuseztatuko duen DSBE baten alde". Sinatzaileen artean STOP Bidasoa Kaleratzeak eta Erletxea daude.

Larrialdian, gertuko laguntza

argazkiagipuzkoa.hitza.info.- Muturreko egoera batean dagoenak baino ez daki buru barrutik zer pasatzen zaion. Nora joan, norekin hitz egin, nori eskatu, zer eskatu? Galdera horiek argitzen laguntzeko abian da Erletxea, Bidasoko gizarte mugimenduetako boluntarioek Irungo Kale Nagusian ireki duten informazio gunea. Urtarrilaren 20an abiatu zuten, astelehen goizero han izaten dira, eta, dagoeneko, 40 pertsonari baino gehiagori lagundu diete.

Krisiarekin estu eta larri dauden familiak ugaritu egin dira, eta erakundeek ahalegin handiak egiten dituzte zeregin horretarako baliatzen dituzten aurrekontuak ez murrizteko. Baina urtetik urtera zailtzen dira onuradun izateko irizpideak, eta, askotan, erakundeetara laguntza eske jotzen duena haietara joandakoan baino zalantza gehiagorekin ateratzen da gizarte zerbitzuetatik.

Babesgabetasun sozialaren aurrean, informazioa

argaskia

Urtarrilak 20 dituen honetatik aurrera, astelehenero 11:30etatik 13:00tara, bulego hau irekirik egongo da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen prestazioen berri emateko helburuarekin: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta Udalak zuzenean kudeaturikoak bezelako Pentsio Osagarrien inguruan informatzeko (hala nola Gizarte Larrialdietarako Laguntza eta Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza).

Informazio ezagatik edota informazio ez-osoa dela eta zenbait pertsona eskubide diren gizarte laguntzarik gabe uzten delaren egiaztapena izan da bulego hau irekitzera bultzatu gaituen arrazoietariko bat. Beste arrazoi bat eskubide sozialen aldeko borroka da. Horrela banakakoa, baldintzarik gabekoa eta unibertsala den Parekoen Oinarrizko Errentaren alde lan egitea da gure asmoa. Baita laguntza hauek arautzen dituzten lege horien hausteak eragin dezakeen salaketa soziala zein bidegabeak izateagatik lege hauen salaketa bera ere.

Zer da Erletxea?

logotipo

Informazio eta hausnarketarako erlauntza da erletxea, akzio eta agitaziorako lekua. Baina ez hori bakarrik, sormen eta bihurrikeriaz beterik dago. Espazio fisiko zein birtuala da. Kale Nagusiko 5.eko lokal bat bezain eskuragarria da, eta baita bertan sortzen diren ideia, hausnarketa eta sentimenduak bezain ukiezina. Erletxea taldea, elkartea, elkartasuna da. Denona da.

Talde lana da. Eraldaketa soziala helburu duen talde lana. Mugimendua da, ibili beharreko bidea, zuzenean urruneko zeruertzerantz doana. Feminista da, edo ez da izango. Berria da, eta zaharra, doinu berdinarekin dantzan. Aldaketa beharra da, minarekin bukatu beharra, eta batez ere min hori sortu eta ugaltzen dutenekin amaitu beharra. SISTEMA KAPITALISTA akatu nahi dugu. Ezarritakoari, araututakoari ostikoa ipurdian. Dena nahi dugu, eta orain nahi dugu. Posiblea dena amesteko unea da eta ezin dena exijitzekoa. Azken finean, zu, gu eta zuek gara. Borroka uhartedi izan nahi duten irla txikiak gara. 

RSS - Erletxea-rako harpidetza egin