DSBE eskatzen diren baldintzak betetzen dituztenek jasotzen duten eskubidea da, eta Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren eta SEPEren sorospenen osagarria da.
BALDINTZAK:
- 18 eta 29 urte bitarteko pertsonek eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez bizi izan behar dute, modu independentean.
- 18 eta 23 urte bitarteko pertsonek Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan izena emanda egon behar dute eskaera egin aurreko urtean.
- Gutxieneko erroldatzea eta benetako bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean izatea, gutxienez eskaera egin aurreko 3 urteetan.
- Gutxienez urtebeteko erroldatzea, salbuespen hauetan:
- Beren kargura adingabeak dituzten pertsonak edo % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna edo mendekotasun-kalifikazioa duten helduak, eta premia larriko egoeran dauden adinez nagusiak edo adingabe emantzipatuak.
- Errefuxiatuak, gizakien salerosketaren eta sexu-esplotazioaren biktimak, genero-indarkeriakoak edo etxeko indarkeriaren biktimak.
Jaso beharreko zenbateko ekonomikoa zehazteko, mantenu-pentsioa ordaintzeko ematen eta/edo jasotzen den zenbatekoa hartuko da kontuan.
Baldintza hauek nabarmendu ditugu baina badira beste batzuk. Hemen egin dezakezue.
Non?
Aurreko hitzordu-sistemara itzuli dira, honako telefono hauetakoren batean: 945 160 600 edo 630 305 452.
- Lanbide Irun - San Miguel: Basurko kalea z/g (San Migel auzoa). Telf: 943 61 13 23.
Bizikidetza unitate bat: Elkarren artean famili lotura edo antzekoak (izatezko bikoteak) dituztenak edo norbanakoak dira Dirusarrerak Bermatzeko Errentaren onuradunak izango direnak.