Gizarte Larrialdietako Laguntza


Gizarte Larrialdietarako Laguntzak ez dira eskubide bat. Duintasunez bizi ahal izateko beharrezkoak diren gastu berezi arruntetarako edo apartekoetarako prestazioak dira. Zertarako eman diren, halako beharrak betetzen jardun behar dute.

Hileko hurrengo diru-sarrerak gainditzen ez badira, alokairua, hipoteka-kreditua, argia, ura, komunitatea, gasa, dentista, betaurrekoak… ordaindu ahal izateko laguntza eska daiteke.

Zer gastu estaltzen dituzte GLLek?

  • Alokairu-gastuak eta hipoteka-kredituak.
  • Argindarra, ura, komunitatea, zaborrak...
  • Linea zuriko etxetresna elektrikoak (garbigailua, hozkailua...)
  • Etxearen mantentze-lanak (instalazio elektrikoa, iturgintza, pertsianak…)
  • Komunitatearen konponketak (fatxada, teilatua, ataria…)
  • Osakidetzak estaltzen ez duen osasun arreta: Dentistak, betaurrekoak...

 

Hauek dira GLLak eskuratzeko betekizunak:

  • Unitate ekonomiko independente bat osatzea 6 hilabete lehenago, hau da, 6 hilabete baino gehiago eramatea erroldatuta familiaren etxetik kanpo.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta egotea, eskaera aurkeztu baino 6 hilabete lehenagotik gutxienez.
  • 18 urte beteta izatea, salbu eta eskatzaileak adin txikikoak baditu edo umezurtza bada.

 

Ikus zenbatekoak taulan