Manifestaldia ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora!

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

cartelBihar, larunbata 11, 21:00etan jokatuko den areto-futboleko Errege Koparen finala dela eta, Herri Ziztadak ekimenetik, monarkia espainiarra bezalako inposaturiko instituzio zaharkitu eta bizkarroiari gure haserrea, ezinegona eta ukazioa erakusteko irundar guztiak deitzen ditugu. Monarkiaren ukazioak batzen gaitu, eta horregatik, sentsibilitate eta argudio desberdineko pertsona guztiak larunbaterako deitu dugun manifestaziora gonbidatzen ditugu, gurekin batera gutxiespen hori agerian jartzeko. Manifestazioa Urdanibia Plazatik (Mosku) irtengo da Artalekurantz, ¡Desahucio Real YA! Monarkia Kanpora! lemapean. 



Gainera, Irungo Udalaren izaera elitista eta menpekoa salatu nahi dugu, ez baita hau herriarena ez den interesa lehenesten duen lehen aldia, mota honetako ekitaldien alde eginez CD Bidasoaren gisako bertako taldeen kaltean, zeinek Hondarribiara erbesteratzeko beharra izan duen. 

Gogorarazi nahi dugu, bizkarroia den instituzio monarkiko honek, Estatuaren aurrekontuetatik 7.933.710€ bereganatzen dituela, beste asmoetarako lapurtzen direnak. Objekzio fiskala egiteko beste pisuzko arrazoi bat, aurtengo kanpainara gehituz. Informazio guztia gure web orrian aurki dezakezu: http://www.erletxea.org 

Herri Ziztadak ekimenari buruzko informazio guztia: http://www.erletxea.org

Etiketak: