Zer da Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera?
Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera bakarrik bizi diren edo bizikidetza-unitate batean integratuta dauden eta oinarrizko baliabide ekonomikorik ez duten pertsonen pobrezia-arriskua eta gizarte-bazterketa prebenitzeko prestazioa da.
Prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubide subjektiboa da, Gizarte Segurantzaren babes-ekintzaren parte, eta gutxieneko errenta-maila bermatzen die ahultasun ekonomikoko egoeran daudenei. Onuradunen gizarteratze- eta laneratze-aukerak benetan hobetzen direla bermatzea du helburu.
Baldintza ekonomikoak
- BGG jasotzeko, aurreko urteko diru-sarrerak hartuko dira kontuan, eta hileko diru-sarreren batez bestekoa, gehienez, bizitzeko gutxieneko diru-sarrerarekin jasoko genukeena baino 10 euro txikiagoa izan behar da; hau da, aurreko urteko hileko batez besteko diru-sarrerak, gehienez, 604 €-koak izan behar dira.
- Bizikidetza-unitateko kideen diru-sarrera guztiak kontuan hartuko dira.
- Higiezinen alokairuengatiko diru-sarrerak; jarduera ekonomikoengatiko diru-sarrerak; jasotzen ditugun pentsio edo prestazioak, kotizaziopekoak eta kotizazio gabekoak, publikoak eta pribatuak, ere kontuan hartuko dira.
- Ez dira kontuan hartuko autonomia-erkidegoek eman ditzaketen gizarte-soldatak, gutxieneko errentak edo bestelako laguntzak. Era berean, ez dira kontuan hartuko premia zehatzei erantzuteko jaso diren laguntzak (bekak, etxebizitzarako laguntzak, gizarte-larrialdietarako laguntzak, etab.).
- Ondarea (pentsio-planak, ondasun higiezinak, etab., ohiko etxebizitza izan ezik) ezin izango da pertsona bakar batentzat 16.614 eurotik gorakoa izan; urtebeteko BGGaren kalkulua da, hiru aldiz.
Non eskatzen den
BGG Gizarte Segurantzaren kotizazio gabeko prestazioa da. Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbidek izapidetuko du, eta Nafarroan Gizarte Zerbitzuek.
Informazio gehiago Lanbideren webgunean eskura dezakezu.
Informazio gehiago Lanbideren webgunean eskura dezakezu.
Informazio gehiago Gizarte Segurantzaren webgunean: imv.seg-social.es
2024ko errenta bermatuaren hileko zenbatekoa honako hau da:
Guraso bakarreko familien kasuan, zenbatekoak honako hauek izango dira:
Ezintasunen bat duten onuradunen kasuan, zenbatekoak honako hauek izango dira:
Guraso bakarreko bizikidetza-unitateetan eta desgaitasunen bat duten onuradunen kasuan, osagarriak taula honen arabera gehituko dira:
Haurrentzako osagarria
Haur-pobreziaren aurka borrokatzeko funtsezko tresna horren zenbatekoa 2023an bezala mantentzen da, eta bizikidetza-unitateko kide diren adingabeen kopuruaren arabera eta dagokion ekitaldiko urtarrilaren 1ean betetako adinaren arabera ezartzen da, tarte hauen arabera:
3 urtetik beherakoak: 115 euro.
3 urtetik gorakoak eta 6 urtetik beherakoak: 80,50 euro.
6 urtetik gorakoak eta 18 urtetik beherakoak: 57,50 euro.
Enplegurako pizgarria
Gizarteratze, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioak mekanismo bat onartu zuen 2022an, lan-merkatuan duten partaidetza handitzen duten Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren onuradunek errenta erabilgarria handitzea bermatzeko. Mekanismo horren arabera, diru-sarreren igoeraren zati bat (norberaren konturako lanaren edo jarduera ekonomikoaren etekinei esker) ez da kontuan hartuko zure GGG berrikusteko orduan, eta, beraz, zure errenten arabera, posible izango da prestazioa kobratzen jarraitzea (edo prestazioaren zati bat) eta, aldi berean, zure diru-sarrerak hobetzea. Kopuru horri errenta ez-konputagarria deituko diogu.
BGGren urteko berrikuspenean, onartutako enplegurako pizgarriaren mekanismoa aplikatuko da, eta aurreko bi urteetako datuekin izandako gehikuntza hartuko da kontuan. 2024ko kasuan, 2023ko BGGren onuradunentzat, 2023ko lan-errenten igoera hartuko da kontuan.