Aholku baliagarriak

 

GIZARTE LANGILEEKIN ELKARRIZKETEI  AURRE EGITEKO AHOLKU BALIAGARRIAK

Jende asko dago gizarte zerbitzuetara laguntza eske joaten hasia dena, aurretik inoiz horrelako tramiterik egin ez duelarik eta udal-gizarte langileen aldetik jasotako erantzun eta harrera berengana joandako pertsonarekiko tratu txarra eta oztopoak jartzea besterik ez dira. 

Egoera honen aurrean komunitatearen ongizatea bermatzeko lanean dihardutenen utzikeriarengatik gutxietsirik edota mespretxaturik ez sentitzeko kontutan izan beharreko zenbait jarraibide landu ditugu. 

Garrantzitsuena zera da: BAKARRIK EZ ZAUDELA GOGORA EZAZU, ez utzi zure autoestimua hondatzerik eta elkarrizketara zure buruaz ziur joan. 

  1. Elkarrizketara joan aurretik ongi informatu eskatu behar duzunaz eta eskatuko dizuten dokumentazioa prestatu, honek denbora aurreztuko dizu eta zure eskaera egiteko ziurtasuna emango dizu. EZ ZAITZATELA PAPEREKIN ZEIN KONTRAESANEZKO INFORMAZIOAREKIN EROTU

  2. Ez joan bakarrik, adorea eman diezazukeen familiako norbaitek edota lagunen batek lagun zaitzala. Segurtasuna ematen badizu sostengua emango zaituen konfiantzazko norbaitekin joan. 

  3. Eskatzen diezun informazio guztia idatziz ematea eskatu, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta batez ere edozein tramite egiteari ezetz esaten badiote edo laguntzaren bat ez dagokizula esaten badizute. Idatziz ez dagoena ezin da erreklamatu. ETA GOGORATU BEREN LANA DELA ETA EZIN DUTELA EZETZ ESAN

  4. Ez duzu zertan frogatu behar ez duzun zure bizitza pertsonaleko xehetasunik eman, esaterako “bikoterik duzu?”, “lagun zaitzakeen guraso edo seme-alabarik duzu?”, zu independentea zara eta ez duzu beste pertsonen diru-sarrerara jo beharrik. Zure famili unitatea zu zara, eta asko jota zure ardurapean dauden eta zurekin bizi diren pertsonak, zure gurasoekin, seme-alabekin, bikotearekin... bizi ez bazara, ez duzu haien diru-sarrerei edo baliabideei buruzko detailerik eman beharrik.

  5. Ez ezazu utzi kontu ekonomikoengatik karitate erakundeetara desbideratu zaitzaten. Benefizentzia taldeek EZ DUTE DIRUA KUDEATZEN, elikagaiak, arropa, jostailuak... baizik. ADMINISTRAZIOAREN BETEBEHARRA DA PRESTAZIO PUBLIKOEN DIRU-SARRERA GAUZATZEA

  6. Azkenik, ARGI EDUKI: ZURE EGOERAREN ATZEAN ERANTZULE ASKO DAUDE! (enpresa, administrazio publiko, politika arduradun, banketxe zein bankari... gauden lekuraino ekarri gaituztenak). 
     
  7. DBE edo EPOa jasotzen ari bazara kontutan izan Lanbidek ez dizula DBEaren berrikuntza jakinaraziko, bi urtean behin egin beharrekoa dena, ez eta sei hilero alokairu/hipoteka ordainagiriak entregatu behar dituzunik ere. Adi egon beharko duzu epea joan ez dadin, honek laguntzaren suspentsioa eragin baitezake. 

ZURE ESKUBIDEA ERABILTZEN ARI ZARA ETA POLITIKARI EDOTA TEKNIKOAK EZ DIRA INOLAKO MESEDERIK EGITEN ARI.

Baina hala ere, beti izango dugu salaketa publikoa. Orain arte ikusi da erabakitzen dutenek falta duten sentsibilitatea behar dutena eskuratu arte borrokan ibiliko den jendea aurrez aurre izatean bereganatzen dutela. Bereziki gogorrak diren kasuak ezagutzen ditugu salaketa praktikan jartzeko. 

BIZI DUIN BAT IZATEKO GUTXIENEKO BEHARREKIN EZ DA JOLASTEN!