Zuetako gehiengoak dakizuen moduan, Udal Gobernuak uztailean ezagutarazi zuen udal-ordenantza bat onartzeko asmoa, espazio publikoan burutzen diren ekintza-ekitaldi desberdinak arautzeko ahaleginean.
Azkenaldiko Irun hiriko historian esparru ezberdinetako elkarteak izan dira, ein handian, jarduera kulturalak sustatu dituztenak, kale eta lokalak iragarleen ahalegin eta ilusioarekin beteaz.
Mugimendu guzti honen garapenean udalaren papera ezinbestekoa da baliabide eta baimenak ahalbidetzeko, jardueren antolakuntza eta ideien eragile diren elkarte eta pertsonak ere ezinbesteko diren moduan. Kasu askotan beraz, bien elkarlana funtsezkoa da.
Eremu publikoen erregulazio administratiboaren beharra ulertzen dugu, baina arautze horren lanketan guztion iritzi eta parte-hartzea ere ezinbestekoa dela pentsatzen dugu, jai-ekintza eta ekintza kulturalen alde aktibo guztiak kontutan hartu gabe Irun gaur dena izango ez litzatekeelako.
Horregatik Udal Gobernuak proposatzen duen moduan abuztuan zehar email bidezko partaidetza nahikoa ez dela uste dugu, hain zuzen asoziazionismoaren zati handi batek beharrezkoa duen geldialdia egiten duelako.
Udalak irailaren 15ra arte eman du ekarpen eta iruzkinak aurkezteko epea, baina zuen elkarlanarekin egiazko partaidetza-prozesu bat lortu dezakegula pentsatzen dugu, aktibitate publikoarekin zerikusia duten gaiak (besteak beste baimenen eskaera epeak, arauen hausteak eragindako isunak) eztabaidatzeko gune batekin.
Horregatik udalak honetarako prestatu duen emailera idazteko gonbitea luzatzen dizuegu: participacion@irun.org, ordenantzaren sorkuntzan egiazko partaidetza-prozesua eskatuz, beharrezko epe eta dinamikak errespetatuz.
Bidaliriko eskaera guztien ezagutza globala izan dezagun, zera eskatzen dizuegu, nahi izanez gero info[æ]erletxea.org-ra mezu bat bidaltzea edota hobe erletxeko emaila ezkutuko kopia moduan jartzea.
Modelatzen dudan bezala erabiltzeko testua
Balizko jarduerako erregulatzaile ordenantza Irunen buruz ohartxoak
Balizko jarduerako erregulatzaile ordenantza Irunen zirriborroa. Hemen ordenantza jaitsi dezakezu edo Hemen ordenatza irakurri dezakezu