EAEko prestazioen gida praktikoa
Informazio hutsagatik, ez geratu eskubiderik gabe!
Urtez urte, Erletxeak euskal prestazioei eta laguntzei buruzko gida bat egin eta eguneratu du, eta bertan pertsonok ditugun baldintzak eta zenbatekoak jaso ditugu.
Prestazio eta laguntza sozialen gida
Estatuko prestazioen eta gizarte-laguntzen gida ba
Aurten, 2024an, Erletxeak, Baladre, CGT/LKN eta Ekologistak Martxan elkarteekin batera, estatuko prestazio eta laguntza sozialen gida bat egin du.
Gida honetan sistematizatu egiten dira kolektibo kalteberaren arabera eskura ditzakegun prestazioak, pentsioak, subsidioak eta estatuko laguntzak (diskak, indarkeria matxistari aurre egin behar dioten eta egiaztatuta dauden pertsonak, langabeak familia-kargekin edo gabe, etab.).
Gida hau ahalik eta gehien zabaltzeko asmoz, Internetera eraman dugu, eta horrela aurki dezakezu guia.erletxea.org helbidean.
Gida hau erabilgarria izatea nahi dugu, eta formatu digitalean zein fisikoan profitatzen eta zabaltzen jarraitu ahal izatea. Tresna indibidual eta kolektibo gisa balio diezagula, eta, batez ere, gure eskubideak aldarrikatzeko, exijitzeko eta zabaltzeko balio diezagula..