Hemeroteca

2014-05-12 12:13

argazkiaoarsobidasoa.hitza.info. Rebeka Parras.- Lau hilabete igaro dira dagoeneko Erletxeak ateak ireki zituenetik, Kale Nagusiaren 5. zenbakian. Gizarte larrialdietarako laguntzen eta prestazioen inguruko informazioa ematen dute astelehenero bertan parte hartzen duten boluntarioek. Orain, lehen ondorioak kaleratu dituzte taldeko kideek, eta gehienak «negatiboak» direla onartu dute.

2014-03-07 19:02

argazkiagipuzkoa.hitza.info.- Muturreko egoera batean dagoenak baino ez daki buru barrutik zer pasatzen zaion. Nora joan, norekin hitz egin, nori eskatu, zer eskatu? Galdera horiek argitzen laguntzeko abian da Erletxea, Bidasoko gizarte mugimenduetako boluntarioek Irungo Kale Nagusian ireki duten informazio gunea. Urtarrilaren 20an abiatu zuten, astelehen goizero han izaten dira, eta, dagoeneko, 40 pertsonari baino gehiagori lagundu diete.

Krisiarekin estu eta larri dauden familiak ugaritu egin dira, eta erakundeek ahalegin handiak egiten dituzte zeregin horretarako baliatzen dituzten aurrekontuak ez murrizteko. Baina urtetik urtera zailtzen dira onuradun izateko irizpideak, eta, askotan, erakundeetara laguntza eske jotzen duena haietara joandakoan baino zalantza gehiagorekin ateratzen da gizarte zerbitzuetatik.

2014-01-20 09:29

argaskia

Urtarrilak 20 dituen honetatik aurrera, astelehenero 11:30etatik 13:00tara, bulego hau irekirik egongo da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatzen dituen prestazioen berri emateko helburuarekin: Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta, Laneko Diru-sarrerak Osatzeko Errenta, Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta Udalak zuzenean kudeaturikoak bezelako Pentsio Osagarrien inguruan informatzeko (hala nola Gizarte Larrialdietarako Laguntza eta Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza).

Informazio ezagatik edota informazio ez-osoa dela eta zenbait pertsona eskubide diren gizarte laguntzarik gabe uzten delaren egiaztapena izan da bulego hau irekitzera bultzatu gaituen arrazoietariko bat. Beste arrazoi bat eskubide sozialen aldeko borroka da. Horrela banakakoa, baldintzarik gabekoa eta unibertsala den Parekoen Oinarrizko Errentaren alde lan egitea da gure asmoa. Baita laguntza hauek arautzen dituzten lege horien hausteak eragin dezakeen salaketa soziala zein bidegabeak izateagatik lege hauen salaketa bera ere.

Orriak