Korapilatuz, kolaboraziora eta laguntza sozialera irekitako espazioa, jaio da

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

KORAPILATUZ_LOGOBidasoaldeko bitartekotzarako erakundeen eta profesionalak espazio irekia

KORAPILATUZ elkarlanerako espazio ireki bat da, gizarte-bitartekotza lantzen duten organizazio  eta profesionalen arteko lankidetza gunea, behar sozialak denon artean identifikatu eta  aurrerapen soziala xede duten ekintza esanguratsuak garatuko diren lekua.

Eskualdean gertatzen diren egoera sozialekiko kezka eta ardura dira  bertako zenbait erakunde sozial zein profesionalak biltzera eta elkarlanean aritzera eraman gaituzten arrazoietako bat.

2013ko urrian hasi zen saretzen, hainbat erakunde eta profesionalek elkarren arteko ezagutza hasi genuenean,  bakoitzaren eginkizun sozialak eta lan egiteko aurkitzen dugun errealitatea partekatuz lehenbizi.

Elkar-ezagutza eta  bateratze-lanaren ondorioz erakunde desberdinek amankomunean ditugun egoera sozialak agertu ziren, gogoetarako eta elkarlanerako espazioak eratu eta elkarrekin garatuz.

Gure ildo nagusiak:

  • Korapilatuz-en parte diren zein ez diren erakunde sozialen arteko elkarlan eta babesa
  • Espazio sozialaren inguruko hausnarketa amankomuna, behar sozialak identifikatuz
  • Eskualdearen hobekuntzara bideraturiko ekintza

Korapilatuz gara: Adiskidetuak, Irungo Hiritar Foroa, Arrats, Bidasoako STOP Kaleratzeak, Erletxea Informazio Bulegoa, Cáritas, ACUBI, OIASSO 2000, Berpiztu Elkartea, Plataforma por la Dignidad de las Personas.

Etiketak: