Queréis desmantelar nuestra dignidad. Herritarrok gure etorkizuna eraikitzen!

Inprimatzeko egokitutako bertsioa

cartel

Herri Ziztadak ekimenetik datorren maiatzaren 30rako Euskal Herriko kolektibo sozial eta sindikalen gehiengoak deituriko GREBA OROKORRERAKO gonbidapena egin nahi dugu

Herri Ziztadak-etik goizeko 10etan Mendibil Merkatal Guneko plazatik atera eta Zabaltza Plazaraino joango den manifestazioaren bidez parte hartzeko deia egiten dugu. 

Krisi ekonomiko izendaturiko maula honen hasieratik IBEX 35eko enpresen irabaziak inoiz bezela handitu dira, langabe-zerrendak gorantz, pobrezia tasak gordinki hazten eta kaleratzeek milaka pertsona kalean uzten dituzten bitartean. Era berean pertsona aberatsen kopuruak gora egin du eta pobre eta aberatsen arteko aldea gero eta handiagoa da. Laburbilduz, krisia batzuentzako negozio ona izan da eta oraindik ere bada. 

Guzti honi Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak langabezi sorospena eskuratu ahal izateko ezarritako baldintzen gogortzea gehitu behar diogu, eta baita Lanbideren bulegoetan egunero pairatzen diren oinarrizko eskubideen urraketa etengabea ere. Murrizketa sozial eta laboral hauek gure auzoetako pobrezia maila handiagotzea besterik ez dute eragiten. Zifrak oso argiak dira, ia 6000 dira Irunen langabezian dauden pertsonak, %20ko tasatik gertu, Gipuzkoa eta EAEkoa baina dexente handiagoa. 900 baino gehieago dira Gizarte-Larrialdietarako Laguntzetatik bizi diren familiak eta milaka diru-sarrerarik ez dutenak. Asko dira euren elikadura eskubidea Elikagai Bankuen edota Jantoki Sozialen bidez ase behar dutenak ere. Gure herrian itxitako enpresen kopurua eta Lan Erregulazio Txostenak handiagotuz doaz, baita arlo ezberdinetako lan-borroka ezberdinak ere. Hezkuntza eta osasunean izandako murrizketak ahaztu gabe. 

Patronalak merezi duen greba da hau, baina baita guk ere, beharrezkoa baita, ezinbestekoa.  "Nahikoa da!" ozen, indartsu eta sendoa gobernu ezberdinek gure eskubide guztien aurka eginiko erasoen aurrean eta alternatibak eraikitzeko prozesu honi bultzada ere bada. 

Horregatik erakundeei, udaletxea barne, exijitzen diegu Estatu espainiarretik inposaturiko neurriak ez aplikatzea eta Irunen bizi eta lan egiten dugun pertsonok bizi baldintza duinak izan ditzagun iniziatiba hartzea, lanpostu duin baten bidez, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalen bidez eta prestazio sozial egokien bidez krisiari aurre egiteko estrategia egokiena bezala.

Langile, prekario, langabe, etxeko-langile...-ok gure eskubideak ez agortzea exijitu dezagun, eta salaketaren eta beharrezkoa dugun borrokaren bidez joan gaitezen haratago, kapitalismo basatiari alternatibak sor ditzagun. Beste eredu  bat posible dela aldarrikatzeari utzi eta eraikitzen has gaitezen. Abian diren alternatibak badaude, baina denon artean bultza ditzazkegun beste asko ere bai, eta horretarako bizitzako alor guztietan antolatzera  animatzen zaituztegu (lantoki, ikastetxe, eragile sozial zein auzotarrak, kaleal, plazak...), POSIBLE DELA eta AHAL DELA badakigulako, komunetik, desberdintasunak argi edukiaz eta desberdintasun hauek elkartzeko izan daitezen banatzeko baina gehiago. 

Maiatzaren 30ean kalean ikusiko dugu elkar gure eskualdean deituriko mobilizazio ezberdinekin bat eginez eta bereziki Herri Zizatadak-etik antolatu dugun manifestazioan, goizeko 10etan Mendibil Merkatal Guneko plazatik aterako dena. 

Etiketak: