Urria 2013

Aldi baterako Jardueren Ordenantza: Inposizioa eta parte-hartze herritarraren aurkako eraso berria

foto

Beste behin ere salatu nahi izan dugu Irungo udal gobernuak ez diola jaramonik egin herritar taldeek parte-hartze prozesuak mezu elektroniko eta ez-lotesleetatik harantz izan daitezen eskatzeko eginiko eskakizunari. Udal gobernuak aukera hau pausu bat gehiago emateko balia zezan nahi genuen, hiri birtualki parte-hartzaile batetik hiri benetan parte-hartzaile baterako aldaketa emanez.    
 
Atzo aurkezturiko ordenantzaren onarpenarekin gure ustetan parte-hartzearen heriotza gertatu da. Udal gobernu honen harrokeriak, nagusikeriak eta “despotismo demokratikoak” hil du parte-hartzea, mezu elektroniko bat eta auzoetan egindako bilera pertsonalista eta paternalistak parte-hartze deitzen baditu.  

“Aldi baterako Jardueren Ordenantza”-ren zirriborroa zalantzan jartzeko arrazoiak eta egiazko parte-hartze prozesu baten eskaera

fotoBehean sinatzen dugun eragile, erakunde eta taldeek gure hirian aldi baterako jarduerak arautuko dituen ordenantzaren zirriborroari buruzko gure iritzia eta jarrera azaldu nahi dugu. Aipaturiko zirriborroa bazter dadin eskatzea eragiten duen iritzia. 

Ahalguztiduntasunetik proposaturiko ordenantza testu honek jasotzen dituen jarrerak ugariak direla ulertzen dugu, Udaletxetik eztabaidagarriak diren zilegitasunak bereganatzen direlarik, orain idatzia dagoen moduan irundar guztiona diren espazio publikoetako elkartze-jarduerak hura onartzea zailtzeraino. Halaber kezka handiz ikusten dugu zirriborro honetan agerturiko apustu zigortzailea, gure ustez jarrera kontrolatzailea eta murriztailea barne hartzen dituena, isilune administratiboaren erabilera zentzu honetan erabiltzea azpimarratuz.